Urtero bezala, Lesakako Gazte Asanbladak aurten ere Gazte Eguna antolatu du. Apirilaren 16an egun osoko egitaraua antolatu dute apirilaren 16an, “gazteria elkartzeko eta gure beharrak aldarrikatzeko helburuarekin”. Lehengo urteko dinamika berdinarekin segituz, herriko gazteak piztu eta mugitzeko leloarekin heldu dira: “Gaztik geldirik, herria hilik! Mugi hadi gazte!”.
Ekitaldi ugari
Egunean zehar ekintza ezberdinak eginen dira. 09:00etan Kalejira eginen da. 10:00tan: Gosaria. 11:00etan: Gazteztabaida. 12:00tan Paella txapelketa eginen da eta ondotik, 14:00 aldera bazkaria eginen da. Txartelak 5 eurotan erosten ahal dira. Ondotik Gazte Jokuak eginen dira. 19:00etan poteoa eginen da"Patxaranga” taldearekin. 21:00etan kontzertuak izanen dira Arma tiro punk, Askatu, Zea Mays, Ze Esatek! eta Bad Sound System taldeekin.