Arantzako Pelle-Ttiki haur eskolak informazio bilera deitu du apirilaren 16an

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 13a

Bortz neska-mutiko ari dira gaur egun Arantzako Haur Eskolan. Utzitako argazkia

Larunbat goizeko 11:00etan izanen da

Arantzako Pelle-ttiki haur eskolatik jakinarazi dutenez, matrikulazio kanpainaren berri emateko bilera bat eginen da apirilaren 16an, larunbat goizeko 11:00etatik aitzinera Pelle-Ttikin.

Koldobike Gorostiza arduradunak aipatu duenez, “gure egunerokotasunaren berri jakin nahi duen guztiak, guraso, amatxi-atautxi, osaba-izeba eta zaintzaile guztiak gonbidatuak daude”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun