Juul hauteskundetan bozkatzen ari dira ikastoletako ikasleak

TTIPI TTAPA 2011ko api. 15a, 11:44

Ikasleek bozka prozesu bat zer den ikasten dute. Utzitako argazkia

Gustoko liburu eta ilustrazioak aukeratuko dituzte

Liburuaren Nazioarteko Eguna aurten Aste Santuan suertatzen denez, aurten Euskal Herriko Ikastoletan Juul hauteskunde literarioen eguna aitzindu egin dute. Lesakako Tantirumairu ikastolan, argazkian ageri denez, apirilaren 14ean, ortzegunean egin zituzten. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBHko eta Batxilergoko ikasleak izaten dira botoa ematen dutenak. Azkeneko urtetan euskaraz argitaratutako liburuak hautagai dituzte, eta, horrez gain, gustuko duten ilustratzailea ere aukeratzeko posibilitatea izan dute. Hauteskunde hauek, irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egiten diren jardueren artean kokatzen dira. Bidenabar, ikasleek bozka prozesu bat zer den ikasten dute. Benetako partaide dira, izan ere, aukeraketa egiteaz gain, lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan beraiek aritzen baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun