Berako Toki Ona institutuko hirugarren eta laugarren mailako 24 ikaslek eta bi irakaslek Espainiako Hezkuntza Ministerioak antolatutako “Rutas literarias” programan parte hartu dute. Martxoaren 13tik 19rako astean Andaluziako Sierra Morenako Andújar institutuko ikasleekin bildu ziren eta haiekin batera Asturiasen pasa zuten astea.
Toki Onako ikasle eta irakasleek hagitz balorazio ona egin dute egonaldiaz. Izan ere, Andaluzia eta Asturiaseko kultura ezagutzeko parada izan dute, “hagitz ongi pasa dugu egonaldian eta lagun onak egin ditugu”.
Egunero, aktibitate ezberdinetan parte hartu dute denak batera: museoak, hainbat hiri bisitatu (Luanco, Lastres, Gijon, Oviedo), etab. Clarin idazleari buruz ikasteko aukera ere izan dute: udak igarotzen zituen etxea bisitatu zuten, non bere lanentzat inspiratzen zen; Oviedoko unibertsitatea, berak ikasitako lekua; eta “Regenta”, bere idazlanaren inguruko antzerkia ikusi zuten.
Beraz, ikasle eta irakasleek diotenez, “hagitz ongi pasatu dugu eta bidaia interesgarria izan da, ahaztezina, eta horregatik bertze ikastetxeetakoei parte hartzeko animatzen diegu”.