Berako San Esteban bestak antolatzeko bigarren bilera apirilaren 12an eginen da. Bilera idekia da eta Berako Kultur Batzordeak parte hartzeko gonbitea egiten du. “Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!” dio Kultur Batzordeak bere idatzian. Bilera asteartean izanen da, apirilak 12, 19:00etan Beralandetan.