DATUA
42.000 KILO konpost egin zen joan den urtean Bortzirietako etxeetan.
Hedatzen ari da etxe ko konpostajea Bortzirietan. Datuek hala diote. 2008an egin zuen Hiri Hondakinen Man komunitateak etxe ko konposta indartzeko lehenbiziko kanpaina Arantza, Bera, Etxa lar, Igantzi eta Lesakan eta arrakasta ikusita 2009 an bigarrena egin zuen. Guztira 181 familia eta bi eskolek hartu dute parte.
Baina orain gehiago ere izanen dira. Eskaera aunitz jaso direnez, Mankomunitateak, Nafarroako Partzuer goa re kin, hirugarren fasean 110 konpostontzi gehiago banatu baititu. Bortzirietako bizilagunen artean banatu den kopuru horrez gain, Malerrekako 18 laguni eta Baztango 17ri bana tu zaizkie konpos ton tziak. Martxoaren 29an egin zen Beran banaketa.
42.000 kilo konpost egin ziren iaz Bortzirietan
Patxiku Irisarri Bor tzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateko presidenteak aipatu zuenez, «iaz 42.000 kilo konpost egin zen Bortzirietako etxeetan eta hori kopuru adierazgarria da». Konpost hori, gainera, kalitate haundikoa izan da eta bi bortziritarrek egindako konposta Nafa rroako hamar onenen artean izan zen joan den urtean.
Plastikoetatik egurrezkoetara
Orain artean plastikozko konpostatzaileak banatu badira ere, aurtengoa egurrez egindakoa da. Gainera, egur horrek ez du tratamendu kimikorik jaso eta Kanadatik espreski eka rria da. 400 litroko edukiera har tzen duen konposta gai lua rekin batera, konposta nahasteko tresna bat eta bederatzi li troko edukiera duen sukalde rako zaborrontzi ttikia banatu zituen Man komu nitateak. Kultur Etxean konpostatzailea nora erabili, zer gai erabiltzen ahal diren, nola nahasi behar den eta gisako ikasgaiak eskaini zituzten Nafa rroako Hondakinen Partzuergoko teknikariek eta Berako Kultur Etxean zegoen jendearen kezka eta zalantzei erantzun zieten. Gero, Mankomunitateak Alkaiagan duen nabera joan ziren konposton tziak hartzera.
Sortzen den hondakinen kopurua murriz-teko lanean ari da az ken urteotan Mankomunitatea, etxeko konposta bultzatzen. Izan ere, etxean sortzen den hondakinen %40-45 organikoa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!