Joan den apirilaren lehenean, Bortzak Bat kooperatibako bazkideek kontu emate bilera eta afaria egin zuten Zahar Txokon. Manolo Lantz kudeatzaile ekonomikoaren arduradunak iazko kontuen emaitzak eman zituen eta kooperatibak azken urteetako mailari eutsi diola ondorioztatu zen. Bertzalde, batzordea edo junta osatuko duten bazkideen arduradunak aukeratu ziren eta hauek izanen dira datozen lau urteetan ardura hori izanen dutenak: herriko A taldearen ordezkaria Justo Larralde; herriko B taldearen ordezkaria Rosa Mari Iribarren; Eguzkialdean A taldearen arduraduna Timoteo Iguzkiaguirre eta auzo berean, B taldearena, Juan Miguel Almandoz; Bordalarrea auzoa Agustin Etxebestek ordezkatuko du; Azkilarreako juntakidea Jose Luis Goizueta izanen da; eta Aientsa auzoko arduraduna, berriz, Pantaleon Errandonea.