Euskara Batzordeak antolatutako Udaberriko bestak asteburu honetan izanen dira, apirilaren 15etik 17ra.
Ortzirala
Ortziralean, 21:00 etan, bertso afaria izanen da Biltokin Julen Zelaieta eta Ander Fuentes Itturri bertsolariekin. Biltokiko bazkideek 25 euro eta gainerakoek 27 euro ordaindu beharko dute.
Larunbata
Larunbatean, 10:00 etan mendi irteera eginen da haur eta gurasoentzako. Bakoitzak bere gosaria eraman beharko du. Plazatik atera eta eguerdirako itzuliko dira. 17:30ean eskolako haurren emanaldia izanen da eskolan. Bi orduz, ikasleek egindako eskolako logotipoen erakusketa, 2. zikloko ikasleen argazki erakusketa, 1. mailako ikasleek egindako dinosauroen erakusketa eta 3. zikloko ikasleen bertso ipuin antzeztuak izanen dira. Txanogorritxo eta Martixio asmatzailea bertso ipuinak antzeztuko dituzte.
Igandea
Igandean, 10:30ean karrika buelta eginen da herriko txistulariekin. 11:00etatik 19:00etara azoka izanen da frontoian eta aurtengo helburua herriko dan tza taldearentzako dirua biltzea izanen da. 12:00etan herriko dan tzarien saioa izanen da. Bazkalondoan, 16:30 aldera, herriko trikitilariek saioa eskainiko dute eta 17:00etan opilak banatuko dira.
Aipatzekoa da asteburu osoan Santiago Jorge margolariaren erakusketa izanen dela ikusgai Baratzondon, larunbatean 19:00etatik 21:30 arte eta igandean 11:00etatik 13:00 arte eta 17:00etatik 19:00 arte.