Bortzirietako V. Minusbaliotasun jardunaldi arrakastatsuak

Aitor AROTZENA 2011ko apirilaren 11

Jardunaldietako irudia Aitor AROTZENA

Bortzirietako minusbaliotasun jardunaldiak antolatu dituzte bosgarren urtez Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Jendarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, Anfas eta Aspace erakundeen laguntzarekin. Jardunaldi hauek urteroko hitzordu bihurtu dira, eta ezintasunen bat duten eskualdeko haurren kontrolaren egoera aztertzen da. Martxoaren 31n egindakoan, Heziketa eta Minusbaliotasuna gaia aukeratu zuten. Nafarroako Heziketa Bereziko Baliabideen Zentruko Elena Arrietak haurrendako fisioterapiaz egin diren jardueren inguruan ere solastu zuen. Heldu den urtean, 10 urte beteko dira Bortzirietan arreta goiztiarra hasi zela eta parte-hartze handiagoko jardunaldiak egin nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun