Sanferminetako kartel eta azal lehiaketak

Aitor AROTZENA 2011ko apirilaren 11

2011ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukera­tzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 29ko 13:00etan akautuko da. Aurten, kartelaren neurrian aldaketa izan da eta 420x594 mmko lanak aurkeztu beharko dira. Programako azalaren neurria A4 izanen da. Batean nahiz ber­tzean Lesaka. 2011ko Sanferminak testua paratu beharko da derrigorrez. Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 500 euroko saria eramanen dute. Kartela argitaratu eginen da eta azaleko lehen saria programaren aitzineko azalean joanen da.

Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, herriko ikastetxeetan ikasten ari diren 6 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. Hauen lanak ere apirilaren 29rako aurkeztu beharko dira. Lehenbiziko saria, herriko dendetan eskolako materiala erosteko 300 euroko balioa duen taloia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun