Lesakako Zerbitzuen Elkarteak udalaren laguntzaz Udaberriko Azoka antolatu du apirilaren 17an. Igande goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara zabalik izanen dira frontoiko ateak eta euro bateko sarreraren truke, prezio horretako kontsumizioa hartu ahal izanen da Haizea kafetegian eta Atxaspi eta Kattu ostatuetan. Aurtengoan, 12 komertziok hartu dute parte Udaberriko Azokan beraien produktuak eskainiz: Intzuri optika, Oreka dietetika-nutrizioa, Kattagorria mertzeria-lentzeria, Germa Igarzabal estetika, Oninart jantzi boutiquea, Bixkiak arropadenda, Panpina haur arropadenda, Telletxea argazkigintza, Ordoki altzariak, Txinelka zapatadenda, Ortzadar arropadenda eta Maite Igarzabal ileapaindegia.