Ekitaldiz betetako Gazte Eguna ospatuko da apirilaren 16an

Aitor AROTZENA 2011ko apirilaren 11

«Gaztik geldirik herria hilik! Mugi hadi gazte!» lelopean

Urtero bezala, Lesakako Gazte Asanbladak aurten ere Gazte Eguna antolatu du. Egun osoko egitaraua antolatu dute apirilaren 16an, «gazteria elkartzeko eta gure beharrak aldarrikatzeko helburuarekin». Lehengo urteko dinamika berdinarekin segituz, herriko gazteak piztu eta mugitzeko leloarekin heldu dira: Gaztik geldirik, he­rria hilik! Mugi hadi gaz­te!.

Larunbat osoan zehar ekintza ezberdinak eginen dira. 09:00etan Kalejira eginen da. 10:00etan: Gosaria. 11:00etan: Gazteztabaida. 12:00etan Paella txapelketa eginen da eta ondotik, 14:00 aldera bazkaria eginen da. Txartelak 5 eurotan erosten ahal dira. Ondotik Gazte Jokuak eginen dira. 19:00etan poteoa eginen da"Patxa­ranga” taldearekin.

Eguna behar bezala borobiltzeko, 21:00etan hasita kontzertuak izanen dira Arma tiro punk, Askatu, Zea Mays, Ze Esatek! eta Bad Sound System taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun