Isidoro Fagoaga Musika Eskolan aurrematrikulazioa egiteko epeak zabalik daude. Barruko ikasleen kasuan, apirilaren 12an bukatzekoa zen apuntatzeko epea, eta 3-6 urte arteko haurrentzat apirilaren 20ra arte luzatuko da. Kanpoko ikasleek, berriz, maiatzaren 2tik 13ra egin beharko dute aurrematrikula. Idazkaritzako ordutegian egin behar da, 15:30etik 19:00etara.