Bestetako egitarauaren azal lehiaketa zabaldu du Kultur Batzordeak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 11

Apirilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira

Bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia egin du Kultur Batzordeak. Nahi duen guziak parte hartu ahal izanen du, eta nahi hain­bertze lan aurkeztu. Azalak besta giroa islatuko du eta beti ere Sanesteban Bestak 2011 testua agertu beharko da. Formatuari dagokionez, argazkia edo kartela kolorezkoa izanen da, paperean aurkeztuko da, eta bertikala izanen da, 18x24 zentimetrokoa. Argazkia edo diseinua ez da inongo euskarriren gainean paratuko. Ahal den neurrian aurkeztutako lanak CD-an eranstea eskertuko da.

Lanek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute eta apirila­ren 29a baino lehen aur­keztu beharko dira He­rriko Etxe­­an. Epaimahaia Kultur Batzordeak izendatuko du eta sari baka­rra emanen du, 300 eurokoa. Lehiaketa hu­tsik ere gelditzen ahal da. Sarituak izan ez diren lanak bestetako programan erabiltzeko eskubidea ere izanen du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun