Apirilaren 2an Hernanin egin zen Txistulari Gazteen VII. Txapelketan argazkiko lau txistulari hauek hartu zuten parte. Bortziriak izenarekin aurkeztu ziren Berako Ibon Irastorza (txistua), Oier Larretxea (txistua) eta Asier Oses (silbotea) eta Etxalarko Andoni Iribarren (atabala). Gazteenak ziren eta txalo zaparrada eta diploma jaso zituzten.