Gazte batek guardia zibilengandik jasotako tratua salatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 11

Utzitako argazkia

Herriko gazte batek guardia zibilengandik jasandako tratu borti­tza­­ salatu zuen Uda­lak ahobatez martxoaren 24an egindako agerraldian. Alkateak aipa­tu zuenez, «gaz­teriak pairatzen dituen meha­txu, presio eta jazarpe­nak ugaritzen ari dira, baina­ oraingoa bezain larririk ez da ger­tatu edo ez da salatu behinik behin». Gazteak salaketa ere jarria du guardia zibilen kon­tra epaitegian. Horren arabe­ra, otsailaren 3an, 18:45 aldera etxera bizikletaz zi­hoala guardia zibilaren kontrola­ ikusi zuen kuar­­tel pareko errotondan. Etxe­ko­­ portalean sartu­ zenean, guardia­ zibil batek kaputxatik heldu eta arrasta­ka atera­ zuen portaletik. Behin kanpoan, eskuak pareta­ren kontra jarri zu­ten eta sakelak, kartela, motxila miatu zizkioten. Baina Nortasun Agiria aztertzen ari­ zirela, Berako kuarteleko bi guardia zibil hurbil­du eta gazteak Be­rako kontzentrazioetan parte hartzen zuela erran zieten bertze agenteei. Momen­tu horretan, por­ta­leko atea irekitzea agindu eta barnera sartu zuten gaztea, ondoan­ bi guardia zibil, eskaileretan bertze bat eta atearen kanpoaldean bertzea, inor etxean sar ez zedin. Agenteetako ba­tek­ metraileta luzearekin apuntatu bitartean, ber­tzeak laburrarekin mehatxatu zuela­ salatu du gazteak eta erabat biluztu eta me­traileta puntarekin gorputz osoan­ jo zu­tela. Hala, guardia zibilen in­darkeria guz­tiak­ desagerrarazi behar direla eskatu du Udalak ahobatez onartutako mozioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun