Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta Dantzari Ttiki jaialdia ospatu da apirilaren 10ean Lesakan.
Eguraldi goibelari eta tarteka euriari aurre eginez, igande goiza karrikaz karrika eman zuten parte hartu zuten dantza taldeek. Herriko dantzariekin batera, Getariko Gure Txeru, Astigarragako Astigar eta Urretxuko Lurra taldekoak izan dira aurtengo edizioan Lesakan.
Auzoz auzo ibili ondotik, Onin errekara hurbildu ziren talde guziak, Izan eren Tantirumairuko ttikiek Zubigainekoa dantzatu zuten, bustiak eta irristakor zeuden Onin errekako petrilen gainean. Halere, ederki dantzatu zuten eta ez zen inor irristatu eta erori. Ondotik, plazan eskaintzekoa zuten emanaldia talde guziek, baina eguraldia kontuan hartuz, frontoira joan ziren eta bertan eskaini zuen talde bakoitzak bere saioa.
Bazkalondoan, Jakin eta Jolas pailazoen emanaldiarekin bukatu zen aurtengo Dantzari Ttiki jaialdia.