Apirilaren 9an, larunbata, Gazte Eguna ospatuko dute Berako gazteek. Aurreko urtetan bezala egun osoko egitaraua prestatu dute. Baina aurtengoan mozorrotzeko gonbitea luzatu diete gazte guztiei. Mozorroen berezitasunaz gain bakoitzak bere edalontzia eramateko ere eskatu dute.
Berako Gazte Eguneko egitaraua
09:00etan hitzordua kiroldegi parean. Diana eginen dute ondotik.
10:00etan Altxorraren bila.
13:30etan kalejira.
14:00tan Gazte bazkaria Kaxernan.
17:00tan jolasak eta karaokea.
20:00tan luntxa.
21:00 DJ Zurtaiarekin musika izanen da.