Apirilaren 9rako urteroko Mozorro Besta prestatu dute Arantzan

Nerea ALTZURI 2011ko apirilaren 7a

Herri kirol saioaren ordez, bertsopilota izanen da aurten Arantzako Mozorro Bestan. Artxiboko argazkia

Bertsopilota, bertsolariekin otordua eta dantzaldia izanen dira larunbatean

Inauteriek segitzen dute Arantzan. Urtero bezala, errematerako, aldi honetan ere Mozorro Besta antolatu dute Mozorro Zuriek. Egia erran, urte batzuk badira ospakizun hau egiten dela. Garai batean Mozorro ibili zirenak eta oraingoak biltzea da xede.

Inauteriek segitzen dute Arantzan. Urtero bezala, errematerako, aldi honetan ere Mozorro Besta antolatu dute Mozorro Zuriek. Egia erran, urte batzuk badira ospakizun hau egiten dela. Garai batean Mozorro ibili zirenak eta oraingoak biltzea da xede.

Mozorro Zuriak betidanik inauterien antolatzaile izan dira eta garaiak aldatu baldin badira ere, herriko inauterietako pertsonaia Mozorroa da (xuria eta beltza). Urtez urte, gehiago edo guttiago taldea bat biltzen da. Erraten denez, behin ezkonduta ez da Mozorro ateratzen... eta ez ezkonduta ere, behin adin batera ailegatzean, normalean, ez dira Mozorro Zuri ateratzen... Batez ere, lehengoak eta oraingoak biltzeko intentzioz sortu zen Mozorro Besta ospakizun gisa sustraitu da dagoeneko.

Aurtengoa apirilaren 9an izanen da eta larunbatean, eguerdian bertso-pilota saioa jokatuko da, Jon Maia eta Jexux Mari Irazu bertsolariak botillero direla. Gero, bertso bazkaria eginen da Aterpe, arestian aipatutako bertsolariekin.

Musikarik ere ez da faltako Herriko Etxeko gorapean eta Laja eta Alabier ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun