Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatuko da apirilaren 10ean.
Igande goizeko 11:30ean kalejiran abiatuko dira dantza taldeak. Herriko dantzariekin batera, Getariko Gure Txeru, Astigarragako Astigar eta Urretxuko Lurra taldekoak izanen dira aurtengo edizioan. Auzoz auzo ibili ondotik, Onin errekara hurbilduko dira talde guziak, 12:45ean Tantirumairuko ttikiek eskainiko duten Zubigainekoa ikustera. Ondotik, plazan eskainiko dute emanaldia talde guziek.
Bazkalondoan, 17:30ak aldera Jakin eta Jolas pailazoen emanaldia izanen da plazan.