Caja Rural taldeko Yelko Gómez txirrindulari panamarrak irabazi zuen apirilaren 10ean Igantzin abiatu eta Piedadeko gainean bukatu zen Bidasoako I. Sarian. Lehendakari Txapelketarako puntuagarria zen 23 urtez beheitiko txirrindulari afizionatueizuzendutako proba.
Gomezek 2 ordu, 42 minutu eta 32 segundu behar izan zituen 105 kilometroko ibilbide gogorra osatzeko. Piedadeko gaina hiru aldiz eta Lesakan, Nabazko gaina igo behar izan bazuten ere, helmugara elkarrekin ailegatu zen txirrindulari multzoa. Ibai Salas (Seguros Bilbao) bigarren izan zen, irabazlearengatik 2 segundura, eta Jon Larrinaga (Naturgas) hirugarren izan zen, denbora berean.
Sailkapenak
1. Yelko Gómez (Caja Rural) 2:42:32
2. Ibai Salas (Seguros Bilbao) 2:42:34
3. Jon Larrinaga (Naturgas Energía) d.b.
4. Eddy Valdespino (Caja Rural) d.b
5. Aitor González (Debabarrena) d.b.
6. Alejandro Sívori (Azysa-Conor) d.b.
7. Igor Merino (Naturgas) d.b.
8. Carlos Jiménez (Caja Rural) 2:42:40
9. Luis Rodrigo Blanco (Koplad-Uni2) d.b.
10. Mikel Elorza (Bidelan-Kirolgi) d.b.