Igantzin hasi eta Piedadeko gainean bukatuko da Bidasoaldeko I. Txirrindularitza Saria igandean

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 7a

105 kilometroko ibilbide gorabeheratsua osatu beharko dute txirrindulariek. Oskar Txoperena

105 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute 23 urtez beheitiko afizionatuek, Piedadeko gaina hiru aldiz eta Lesakako Nabaz gaina igoz

Dagoeneko aitzineratuak daude apirilaren 10ean, 10:00etan, korrituko den Bidasoaldeko I. Saria antolatzeko lanak. Biltoki Elkarteko bizikleta taldea ari da xehetasun guztiak lotzen. Izan ere, maila horretako probak konplikazio haundi samarrak ditu eta segurtasun aldetik ere konplexua da antolaketa.

Dagoeneko aitzineratuak daude apirilaren 10ean, 10:00etan, korrituko den Bidasoaldeko I. Saria antolatzeko lanak. Biltoki Elkarteko bizikleta taldea ari da xehetasun guztiak lotzen. Izan ere, maila horretako probak konplikazio haundi samarrak ditu eta segurtasun aldetik ere konplexua da antolaketa.

Ibilbidea ere erabakia dago. Inguruko probetan klasikoa izan den mendatea aterako dute hiru aldiz (Piedadeko gaina) baina berrikuntza Nabazko gaina izanen da. Bere gogortasunagatik jende aunitz hurbiltzea espero da. Hau izanen da ibilbidea: Igantzitik Berrizauneraino neutralizatua > Bera > Lesaka > Piedadeko gaina > Igantzi­ > Sunbilla > Berrizaun (itzuli hau bi aldiz) eta azken itzulixka Berrizaun > Lesaka > Nabaz Gaina > Lesaka > Etxalarko Benta > Berrizaun > Igantzi > Piedadeko Gaina (helmuga). Guztira 105 kilometro inguruko bidea osatuko dute txirrindulariek eta helmugara 12:50 aldera iristea espero da. Jakina denez, Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketaren barruan sartua dago proba eta 23 urtez azpiko txirrindulariak izanen dira. Piedadeko gainera lehenbiziko postuetan ailegatzen direnetako batzuk hurrengo urteetan profesionaletan ikusiko ditugu seguruenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun