Udaberriko kontzertua eskainiko du Berako Musika bandak apirilaren 9an

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 7a

Berako Musika bandak Kultur Etxean eskainiko du Udaberriko kontzertua. Artxiboko argazkia

Larunbat arratseko 20:00etan izanen da hitzordua Kultur Etxean

Berako Isidoro Fagoaga Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskainiko du apirilaren 9an, larunbat arratsaldeko 20:00etan Berako Kultur Etxean. Musika bandak berak antolatu du ekitaldia, Kultur Batzordearen laguntzaz.

Egitarauari dagokionez, André Waignein-en “Air for wins”, Luis Araqueren “Opera Flamenca”, Jacob de Haan-en “Amerland”, Mancini de Meij-en “The Pink Panter”, Dizzy Straford-en “Glasnost” eta Iñaki Urkizuren “Jaialdia” joko ditu Musika Bandak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun