Estresik gabeko Eguna ospatu dute martxoaren 29an Berako Toki-Ona institutuan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Musika eta txokolatea, estresaren kontrako bi zutabe. Utzitako argazkia

Hainbat ekitaldi egin dira eta geletara sar-atera agintzen duen txirrinaren ordez, musika izan dute

Berako Toki-Ona Institutuko Osasun lan-taldeak antolaturik martxoaren 29an Estresik Gabeko Eguna ospatu da.

Berako Toki-Ona Institutuko Osasun lan-taldeak antolaturik martxoaren 29an Estresik Gabeko Eguna ospatu da.

Astearte goizeko 11:00ak arteklase arruntak eman dira, baina hori bai, hiru ikastorduen hasieran, hamar minutuz erlaxario ariketa ezberdinak egin dituzte ikasleek (luzapenak, arnasketa ariketak eta “Jacobson” erlaxazio ariketak) ondotik klase arruntarekin segituz. 11:30etik aitzinera, berriz, hainbat ekitaldi eskaini dira gune ezberdinetan: Barreterapia (txokoan), ”Umore” tailerra (gela batean), Taichi, yoga eta erlajazioa (kiroldegian), Taichi-clown (kultur etxean), Karaokea (musika gelan) edo Wii dantza (ikusentzun gelan). Irakasle batzuk egindako bidai batzuen azalpen eta argazkiak ere ikusgai izan dira. Bai ikasleek, baita irakasle eta langileek horietako bitan parte hartzeko aukera izan dute.

Horretaz gain, geletara sar-atera agintzen duen txirrina ixildu dute Toki-Ona institutuan, eta horren partez, ikasle talde batzuk musika jotzen ibili dira pasiloetatik, ordu aldaketa jakinarazten (trikitixak, bibolin taldea, perkusio, saxofoiak, tronpetak, kitarra eta baxuak).

Kontutan hartuz txokolateak endorfinaren gisako efektuak dituela (ongi-izate sentsazioa), atsedenaldian 50 litro txokolate-esne banatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun