Herriko txistulariak Beran

Nerea ALTZURI 2011ko martxoaren 30a

Amaia Apezetxea

Ia ehun txistulari bildu ziren joan den martxoaren 20an Beran. Egia erran, ederra­ izan zen goiza (aranztarrak ez baitziren bazkaltzen gelditu).Eguraldia lagun, bertakoak nahiz eskualdekoak ez ziren txistulariak taldeka banatu ziren auzoz-auzo txistu kalejirak egiteko. Inaxio, Patxi, Etxalarko txistulariak eta herriko ttun­ttunlariak Ilekueta eta Suspelttiki auzoetan ibili ziren. Etxe batean hameketako ederra prestatu zuten xahututako indarrak berreskuratzeko. Ondotik, txistulari guziak herrian elkartu ziren. Herriko txistulariek Berako hainbat ospakizunetan egiten duten ibilbidea eginez, txistu doinuekin elizako atarira ailegatu ziren. Eskaileratan, argazki jendetsua egin ostean, elizan sartu eta Josu Goiak organuari buruzko azalpenak eman zituen. Ondotik, Nafarroako organuetan erro­mantikoetan onena kontsideratua den elizako organuarekin pieza batzuk jo zituzten. Arantzatik parte hartu zuten txistularien izenean, zorionak Berako txistu­lariei; Inaxio, Patxi eta Etxalarko txistulariei plazer bat izan zen beurekin jotzea; eta eskerrak aunitz baita hameketako goxoa eman zuten etxekoei ere, hain harrera ona egiteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun