Udaberriko Bestak ahalik eta osatuenak izan daitezen, burubelarri lanean ari da azken aldian Euskara Batzordea. Egitarau zehatza hurrengo alean emanen dugu, baina aitzinetik, badira kontuan hartzeko zenbait ohar. Apirilaren 17arekin eginen da bigarren eskuko produktuen merkatua herritarrek borondatez emandako puskekin eginen da, baina merkatua behar bezala antolatzeko, bakoitzak zer emanen duen aitzinetik jakinarazteko eskatu dute antolatzaileek. Apirilaren 9rako erran beharko da.
Bertso saioa
Apirilaren 15ean Biltoki elkartean eginen den bertso afarira joan nahi duenak elkartean eman beharko du izena. Astebete lehenagotik itxiko da apuntatzeko epea eta aipatu, Julen Zelaieta eta Ander Fuentes Iturri izanen direla bertsolariak.