Baratzea eskolan

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 30a, 11:08

Proiektu berri bat lan­tzeari ekin diote eskolan: ba­ratzea. Iaz­­ lur eremua eskatu zioten Udalari eta aurten guraso, irakasle eta ikasleek eginen dute lana: guraso boluntario ba­tzuen artean bara­tze­ko pa­reta altxatu, lur beltza eta gorotza eka­rri eta lu­rrean bota zuten. Eta ikasle eta irakasleek lu­rra aitzurrarekin landu, gorotza zabal­du eta baratzeari itxu­ra emanen diote: bidaxkak egin, loreak paratu, mugak zehaztu, pareta margotu, ureztatze sistema jarri eta landareak­ landatu.

Aurten, lehenbiziko urtea denez, barazki gu­tti paratzeko asmoa dute: letxugak, azena­rioak­ eta tipulak. Helburua ikasle bakoitzak barazki bat etxera eramatea edo jantokian baz­kaltzen dutenek bertara eramatea da. Baina horren gainetik, xede nagusiak landa­reen mundua hur­bi­letik ezagu­tzea, erres­petu ekologikoa lan­tzea, bara­tze batean lan egiten ikastea eta landare baten bizitzaren go­ra­be­he­ren berri izatea dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun