Herrian hasi eta Piedadeko gainean bukatuko da Bidasoaldeko Saria

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Txirrindulariek ibilbide hau egin beharko dute apirilaren 10eko proban. Utzitako argazkiak

Piedadeko gaina hiru aldiz igo beharko dute

Dagoeneko aitzineratuak daude apirilaren 10ean, 10:00etan, korri­tuko den Bidasoaldeko I. Saria antolatzeko lanak. Biltoki Elkarteko bizikleta taldea ari da xehe­tasun guztiak lotzen. Izan ere, maila horretako probak konplikazio haundi samarrak ditu eta segurtasun aldetik ere konple­xua da antolaketa.

Ibilbi­dea ere erabakia dago. Inguruko probetan klasikoa izan den mendatea aterako dute hiru aldiz (Piedadeko gaina) baina berrikuntza Nabazko gaina izanen da. Bere gogortasunagatik jende aunitz hurbiltzea espero da. Hau izanen da ibilbi­dea: Igan­tzi­tik Be­rri­zau­neraino neutrali­za­tua > Bera > Lesaka > Piedadeko gaina > Igan­tzi­ > Sunbilla > Be­rri­zaun (itzu­li hau bi aldiz) eta az­ken itzu­lixka Berrizaun > Le­sa­ka > Nabaz Gaina > Lesaka > Etxalarko Benta > Berri­zaun > Igantzi > Piedadeko Gaina (helmuga). Guztira 105 kilometro inguruko bidea osatuko dute txi­rrindu­la­­riek eta helmuga­ra 12:50 aldera iristea espe­ro da. Jakina denez, Euskadiko Txirrindulari­tza Federazioak antola­tzen duen Lehendakari txapelketaren barruan sartua dago proba eta 23 urtez azpiko txirrindu­la­riak izanen dira. Piedadeko gainera lehenbiziko postuetan ailegatzen direnetako ba­tzuk hu­rren­go urteetan profesio­na­­letan ikusiko ditugu seguruenik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun