Bortzirietako V. Minusbaliotasun jardunaldiak martxoaren 31n eginen dira Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Arreta goiztiarrak 10 urte beteko ditu Bortzirietan heldu den urtean.

Ortzegun arratsaldeko 17:00etan hasita mahaingurua antolatu dute Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Osasun Etxeak

Bortzirietako bosgarren minusbaliotasun jardunaldiak antolatu dituzte Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Jendarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, Anfas eta Aspace erakundeen laguntzarekin Jardunaldi hauek urteroko hitzordu bihurtu dira, eta berauen bitartez gure eskualdeko ezintasunen bat duten haurren kontrolaren egoera aztertzen da. Aurtengoan, Heziketa eta Minusbaliotasuna gaia aukeratu da eta martxoaren 31n, ortzegun arratsaldeko 17:00etan hasita eginen da Lesakako Udalak Antoiun duen aretoan, Osasun Zentroaren parean. Haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da eta horretarako 948 635036 telefonora deitu behar da.

Bortzirietako bosgarren minusbaliotasun jardunaldiak antolatu dituzte Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Jendarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, Anfas eta Aspace erakundeen laguntzarekin.

Jardunaldi hauek urteroko hitzordu bihurtu dira, eta berauen bitartez gure eskualdeko ezintasunen bat duten haurren kontrolaren egoera aztertzen da. Aurtengoan, Heziketa eta Minusbaliotasuna gaia aukeratu da eta martxoaren 31n, ortzegun arratsaldeko 17:00etan hasita eginen da Lesakako Udalak Antoiun duen aretoan, Osasun Zentroaren parean. Haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da eta horretarako 948 635036 telefonora deitu behar da.

Beti bezala mahainguru formatua izanen du, Hasieran, ordu erdi inguruko solasaldia eskainiko du aurtengo gaiari buruz CREENA (Nafarroako Heziketa Bereziko Baliabideen Zentroa) Zentruko Elena Arrietak. Haurrendako fisioterapiaz egin diren jardueren inguruan ere solastuko du. Ondotik, Bortzirietan minusbaliotasunaren inguruan aritzen diren erakundeetako ordezkari banak azken urteko txostentxo bat eginen du.

Jardunaldien helburua bikoitza da: alde batetik, minusbaliotasunaren gaiari heziketa ikuspuntutik heltzea eta, bertzetik, tokiko heziketa erakundeek Sarean parte hartzera gonbidatzea, honela Bortzirietan minusbaliotasunak jotakoei arreta osoagoa ematen ahal izateko.

 

Arreta goiztiarrak 10 urte beteko ditu

Heldu den urtean, 2012an alegia, 10 urte beteko dira Bortzirietan arreta goiztiarra hasi zela. Lesakako Osasun Zentruko Belen Compains pediatrak eta Cristina Ballester erizainak eta Bortzirietako Jendarte Zerbitzuetako Jokin Apezetxeak aipatu digutenez, “une horretan batu ziren gurekin eskualdeko elkarteak. Bortz urte beranduago agertu zen erasandakoen gurasoen lehenbiziko taldea. Testuinguru horretan heldu den urtean jardunaldi osoago, ikusgarriago eta parte-hartze handiagokoak egin nahi ditugu, eta horrekin batera haur minusbaliotasunerako lan sare bat izendatu ofizialki. Sare honek zerikusi duten esparru guztiak bildu behar lituzke; alegia, heziketa, osasuna, gizarte zerbitzuak, elkarteak, erasandako gurasoak... “.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun