Cederna-Garalur elkarteak Alkaiagan duen bulegoan topaketa teknologikoak eginen dira apirilaren 14ean, enpresei eguneroko kudeaketan lagungarri izanen zaizkien guneak eta tresnak emate aldera. 09:30etik 11:00etara Ziurtagiri digitala eta sinadura digitala ikastaroa emanen da eta 11:30etik 13:00etara Faktura elektronikoa eta agirien kudeaketa. Informazioa: 696 539810 (Irene) edo www.cederna.es-en.