Errepresio frankistaren memoria politikoa oinarri hartuta, Eguzki Bideoak, Gerónimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak elkarteak elkarlanean ekoiztu eta Nafarroan herriz herri ikusgai dabilen zinema dokumental zikloa Lesakan ikusgai dugu egunotan, Onin taldearen eskutik. Azken emanaldia apirilaren 1ean, ortziral arratsaldeko 19:30ean eskainiko da Kasinoan, “827 kilómetros sin retorno” filmarekin. Martxoaren 18an “Prohibido recordar” eskaini zen eta 25ean, “Nos quitaron todo”. Filma honen aitzinetik kolokioa ere izan zen, bertan ageri diren testigantzen artean Pedro Lanz lesakarrarena ere azaltzen baita.