90 txistulari auzoz auzo eta karrikaz karrika

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 29a

Telletxea

Eskualdeko txistulariak ez ezik, Nafarroako bertze herrietatik eta Gipuzkoatik eto­rritako 90 bat musikari elkartu ziren martxoaren 20ko Txistulari Egunean. Bor­tzi­rie­tatik, Bera, Arantza, Lesaka eta, lehen aldiz, Etxalarkoak bildu ziren, baita Doneztebe eta Leitzakoak ere. Baina baziren Tafalla, Az­koien, Lizarra eta Agoitzetik hurbildutakoak ere, edota Hernani, Irun edo Pasai Donibanetik. Jose Mari Gainza­ eta Matias Irazoki­ Berako txistulari beteranoei omenaldia ere eskaini zitzaien, eurek izan baitziren txistua jotzeko ohitura eta hainbat dantza mantendu zituztenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun