Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatutako Zuhaitzaren Egunak arrakasta ederra izan zuen martxoaren 13an. Kasik ehun lagun hurbildu ziren Lizuniagako granja ondora, Udalak emandako 50 haritzak landatzeko asmoarekin. Ondotik, auzolanean parte hartu zutenentzat hamaiketakoa eskaini zen.