Egun osoko egitaraua prestatu dute apirilaren 9ko Gazte Egunerako

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 29a

Mozorrotuta joateko eskatu dute

Apirilaren 9an eginen da herriko gazteak bilduko dituen Gazte Eguna. Horren harira, Kaxer­na Gaz­te­txeak­ egitarau­ osatua prestatu­ du, baina aldi honetan, mozorro­tze­ko­ gon­bitea egin du, eta nor­berak bere edalon­tzia­ ekar dezan eska­tu.

09:00etan egin dute hitzordua kiroldegi parean. Diana eginen dute eta ondo­tik, 10:00etan, altxorraren bila abiatuko dira. 13:30ean kalejira izanen da eta 14:00etan gaz­te baz­ka­ria Kaxernan. 17:00­etan jolasak eta karaokea izanen dira eta 20:00­etan luntxa. 21:00 aldera DJ Zurtaia­rekin musika izanen da.

Txartelak apirilaren 2ra arte egonen dira salgai 10 eurotan, Ikuilu, Kataku eta Erre­kalden.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun