Hedatzen ari da etxeko konpostajea Bortzirietan. Datuek hala diote. 2008an egin zuen Hiri Hondakinen Mankomunitateak etxeko konposta indartzeko lehen kanpaina bortz herrietan eta arrakasta ikusita 2009an bigarrena egin zuen. Guztira 181 familia eta bi eskolak hartu dute parte. Baina orain gehiago ere izanen dira. Eskaera aunitz jaso direnez, Mankomunitateak, Nafarroako Partzuergoarekin, hirugarren fasean 110 konpostontzi gehiago banatuko baititu.
Bortzirietako bizilagunen artean banatuko den kopuru horretaz gain, Malerrekako 18 lagunei eta Baztango 17ra banatuko zaizkiekonpostontziak martxoaren 29an, astearte arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. Lehenik, Kultur Etxean konpostatzailea nora erabili, zer gai erabiltzen ahal diren, nola nahasi behar den eta gisako ikasgaiak eskainiko dituzte Nafarroako Hondakin Partzuergoko teknikariek. Gero, Mankomunitateak Alkaiagan duen nabera joanen dira konpostontziak ematera.
Sortzen den hondakinen kopurua murrizteko lanean ari da azken urteotan Mankomunitatea, etxeko konposta bultzatzen. Izan ere, etxean sortzen den hondakinen %40-45 organikoa da.