4 Hektarea terdi larre erre ditu sute batek Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 28a

Meakakako Gaina inguruan gertatu zen, larunbat goizean

Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek martxoaren 26an, larunbat goizean gertatu zen sute bat itzali zuten. Sutea 10:45 aldera gertatu zen Meaka Gaina inguruan, sasiak erretzeko emandako sua eskapatu eta markatutako mugak gainditu zituenean. Lesakako suhiltzaile boluntarioekin batera Oronozko profesionalak aritu ziren eta 15:15 aldera lortu zuten sua itzaltzea. Halere, 4 Hektarea terdi larre eta sasi erre zituen suak, baita oihanberritzeko hogei bat pinu ere, 15 bat urtekoak.

 

Erratzun ere

Erratzun ere sutea izan zen larunbat goizean eta hiru hektarea sasi erre zituen. Oronozko suhiltzaileak 09:50ean hasi ziren lanean eta 12:20 aldera itzali zuten sutea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun