Errepresio frankistaren inguruko zinema dokumental zikloaren bigarren saioa martxoaren 25ean Lesakan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 24a

“Nos quitaron todo” filma eskainiko da ortziral arratsaldeko 19:00etan Kasinoan eta aitzinetik kolokioa izanen da

Errepresio frankistaren memoria politikoa oinarri hartuta, Eguzki Bideoak, Gerónimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak elkarteak elkarlanean ekoiztu eta Nafarroan herriz herri ikusgai izanen den zinema dokumental zikloa Lesakara ere ailegatu da, Onin taldearen eskutik. Lehengo ortziralean, “Prohibido recordar” filma izan zen ikusgai eta ortziral honetan, martxoaren 25ean, “Nos quitaron todo” filma eskainiko da, 19:00etan Kasinoan. “Den dena kendu ziguten, nekazari eta lapurren historia bat” izenburuaren gibelean, garaiko hainbat pertsona nafarren testigantzak biltzen dira, tartean Pedro Lanz Antxordoki lesakarrarena ere. Filma ikusi aitzinetik kolokioa eginen da, gerra ondotik franismoaren errepresio neurriak jasan zituzten lesakarren partehartzearekin.

Zikloa bukatzeko, apirilaren 1ean, “827 kilómetros sin retorno” filma eskainiko da 19:30ean Kasinoan.

 

Nos quitaron todo filmaren sinopsia

1.936ko altxamendua baita ondorengo "Cruzada" ere klase ikuspuntu batetik begira daitezke. Populazioaren %50 nekazaria zen lurralde batean, Errepublikak 1.932an onartutako Nekazal Erreformak itxaropena zabaldu zuen lurrik gabeko jornalariengan. Garaiko oligarkiak, gaur IBEX-35an topa dezakeguna, erantzun odoltsua izan zuen, lapurreta orokorrak zabalduz eta epe luzeko estrategiak garatuz, biztanleriaren txirotasuna helburu zutela. Dokumental hau "Eguzki bideoak" eta" Ertzeko filmak" egin dute. Proiektuaren jatorrian eta egitean ere" Geronimo de Uztariz" Institutua egon da eta "Memoriaren bideak" elkartearen laguntza ere izan dugu.

 

Garaiko pertsonen testigantzak

Fernando Gurrea (Lerin) / Gloria Villafranca Pérez (Peralta) / Josefina Campos Orduña (Peralta)  / Pedro Lanz Antxordoki (Lesaka) / Josefina Lamberto López (Larraga) / José Jarauta Orta (Murchante) / Antonio Bartos Ochoa (Murchante) / Justino Berrozpe Ullape (Murchante) / Carmen Jarauta Orta (Murchante) / Félix Moreno Martinez (Sartaguda) / Paz Moreno Martinez (Sartaguda) / Julio Sesma Martinez (Sartaguda) / Laureano Socarro González (Carcar) / Josefina Jiménez Marín (Castejón) / Vicente Lacasia (Burgi).

 

Historialarien testigantzak

Cesar Layana, Ikertzailea eta Iruñeko Gurutzearen plaza institutoko irakaslea / Mirta Núñez Díaz-Balart - Ikertzailea eta Madrilgo Universidad Complutenseko irakaslea./ Emilio Majuelo - Ikertzailea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea / José Miguel Gastón - Ikertzailea eta Tafallako “Sancho III el Mayor” institutoko irakaslea / Miguel Angel Rodríguez Arias Ikertzailea eta Castilla La Manchako Unibertsitateko nazioarteko eskubide penalaren irakaslea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun