Hirigintza planeko aldaketak azalduko ditu Berako Udalak martxoaren 23an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 23a

Beran 435 etxebizitza egiteko asmoa dago. Artxiboko argazkia

Beralandetan asteazken arratsaldeko 20:00etan hasiko da bilera

Berako Udalak, udal hirigintza planeko aldaketen azalpena eskainiko du martxoaren 23an, asteazken arratseko 20:00etan Berako Beralandetan.

Berako Udalak, udal hirigintza planeko aldaketen azalpena eskainiko du martxoaren 23an, asteazken arratseko 20:00etan Berako Beralandetan.

Zehazki, Agerra eta Kaxerna inguruan eta suhiltzaileen parkean egin nahi diren etxebizitza promozioei buruz informazioa emanen da. Suhiltzaileen parke ondoko sektorean 56 etxebizitza egin gogo dira, 18 babes ofizialekoak eta 38 libreak. Agerrako eta Kaxernako sektoretan, berriz, 369 etxebizitza eginen lirateke, 152 babes ofizialekoak eta 217 libreak.

Asteazken arratsaldeko bileran, azalpenak emanen dira Beralandetan, interesatuen kezka eta galderei erantzunez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun