Skeet Olinpikoan Erregearen Kopa irabaziz hasi du denboraldia Itsaso Fagoaga lesakarrak

Aitor AROTZENA 2011ko martxoaren 22a

Ongi ekin dio denboraldiari Itsaso Fagoaga tiralari lesakarrak. Artxiboko argazkia

Antonio Javier aita finalista izan zen gizasemeen artean

Martxoaren 19an eta 20an jokatu dira Madrilgo Pinto hirian Skeet Olinpikoko Espainiako Erregearen Kopa. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Itsaso Fagoaga 20 urteko gazte lesakarrak ez zuen areriorik izan emakumezkoen artean eta txapeldun suertatu zen, 75 platererik 68 hautsita, denboraldiko lehen proban. Berak duen Espainiako errekorretik bi platerera gelditu zen tiralari lesakarra, partehartzaile guzien artean gazteena.

Gizasemeen artean, berriz, sei onenak biltzen zituen finalean sartzea lortu zuen Antonio Javier Fagoaga, Itsasoren aitak. Kategoria honetan, Fagoaga zen tiralari beteranoena eta finalean sartu ziren bertze bortz tiralariak Espainiako selekzioko kideak ziren, 28 urtekoa zaharrena. Halere, horietako bat gibelean uztea lortu zuen Antonio Javierrek, 125 plateretatik 117 hautsita (azkeneko txandan 25etik 25 hautsi zituen). Sailkapen orokorrean bosgarren izan zen.

Itsaso Fagoagak Nafarroako txapelketa jokatuko du apirilaren 3an Valdorban eta hurrengo asteburuan, apirilaren 9an eta 10ean, Espainiako txapelketa jokatuko du Granadan. Ekain hondarrean, berriz, Espainiako Kopa jokatuko du Mallorcan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun