90 txistulari eta atabalari bildu ziren Beran martxoaren 20ko Txistulari Egunean

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 21a

90 txistulari bildu ziren martxoaren 20an Beran. Utzitako argazkia

Eskualdekoak ez ezik, Nafarroako hainbat herrietatik eta Gipuzkoatik ere etorri ziren

Arantzari lekukoa hartuz, aurten Beran martxoaren 20an egin da eskualdeko txistulariak ez ezik, Nafarroako bertze herrietatik eta Gipuzkoatik etorritako 90 bat musikari elkartu dituen Txistulari Eguna. Izan ere, Bortzirietatik, Bera, Arantza, Lesaka eta, lehen aldiz, Etxalarkoak bildu ziren, baita Doneztebekoak eta Leitzakoak ere. Aurtengoan, baztandarrek ez dute ekitaldira agertzerik izan. Baina Josu Goiak aipatu digunez, baziren Tafalla, Azkoien, Lizarra eta Agoitzetik hurbildutakoak baziren, baita Gipuzkoatik ere, Hernani, Irun edo Pasai Donibanetik.

Goizean, txistulari eta atabalariei ongietorria eskaini zitzaien eta gero, auzoz auzo dianak jo zituzten, zazpi taldetan banatuta. Talde bakoitzak gosaria bere aldetik egin zuen, Kaulen batzuk, Xantel-Eltzaurdian bertze batzuk, herrian… Eguerdian, Altzateko Plazatik Herriko Etxeko Plazara kalejira egin zuten eta segidan, elizako organoaren funtzionamendua azaldu zuen Josu Goiak, eta gero, Aurreskua, Kortesko martxa, Xalbadorren Heriotzean eta Agur Jauna piezak jo zituzten organoarekin eta txistuarekin elkarrekin. Josu Goia aritu zen organoa jotzen.

Jose Mari Leiza eta Matias Irazokiri omenaldia

Ondotik bazkaria egin zuten Zubiondon eta bazkalondoan, omenaldi hunkigarria eskaini zitzaien Jose Mari Leiza eta Matias Irazoki Berako txistulari beteranoei, beraiek izan baitziren txistua jotzeko ohitura eta hainbat dantza mantendu zituztenak Beran. Honela, bi txistulariak eta bertze hainbat ageri diren 1972ko argazkia eta igandean bertan Beran ateratakoa biltzen zituen koadro bana eman zieten opari.

Bazkalondoan ere, oraindik gelditzen zirenak eta gogotsu zeudenak karrikaz karrika ibili ziren, txistua lagun, Altzate karrika inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun