Bortzirietako Euskara Mankomunitateak begiraleentzako ikastaroa antolatu du aurten ere. Ikastaroak dituen hiru ikasgaiak hiru larunbatez emanen dira Berako Beralandeta aretoan, apirilaren 2, 9 eta 16an, 9:30etik 14:00etara, ordu erdiko atsedenaldiarekin. Izen ematea martxoaren 21tik 31ra egin behar da, Mankomunitateko 948 634125 telefonora deituz goizez.
Ikastaroaren matrikula 25 eurokoa izanen da eta bukaeran parte hartzaileek ziurtagiria jasoko dutela, ikastaroan emandako ordu kopuruaren arabera.