Arantzari lekukoa hartuz, aurten Beran eginen da eskualdeko txistulariak elkartuko dituen Txistulari Eguna. Martxoaren 20an, igandea, izanen da.
09:30ean txistulari eta atabalariei ongietorria eskainiko zaie. 10:00etan dianak joko dituzte, zazpi taldetan banatuta. 11:00etan gosaria eginen dute. 12:00etan Altzateko Plazatik Herriko Etxeko Plazara kalejira eginen dute eta segidan, elizako organoaren funtzionamendua azalduko du Josu Goiak, eta gero, Aurreskua, Kortesko martxa, Xalbadorren Heriotzean eta Agur Jauna piezak joko dituzte organo eta txistuarekin. Ondotik bazkaria izanen dute, baina bazkalondoan ere karrikaz karrika ibiltzeko intentzioa dute, txistua lagun.
Antolatzaileek egun honetan parte hartzeko gonbite berezia luzatu diete herriko txistulariei, baita txistulari ohiei ere, Lesaka, Arantza, Etxalar, Donezte edo Baztanetik etorriko direnekin batera egun ederra pasatzeko.