Dantza garaikide ikuskizuna eskainiko da martxoaren 19an Berako Kultur Etxean

TTIPI TTAPA 2011ko mar. 17a, 10:04

Mozarabasque lanaren bertsioa eskainiko dute Beran, dantzarien alderdi teknikoak eta artistikoak goresten dituena. Utzitako argazkia

Escena dantza jaialdiko egitarauaren barrenean, larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera Aldanza II izanen da ikusgai

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Escena Dantza jaialdiaren barrenean Aldanza II (Aldanza) dantza garaikide ikuskizuna eskainiko da martxoaren 19an, larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Nafarroako Gobernuak, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ikuskizunean sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Escena Dantza jaialdiaren barrenean Aldanza II (Aldanza) dantza garaikide ikuskizuna eskainiko da martxoaren 19an, larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Nafarroako Gobernuak, Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ikuskizunean sartzeko 6 euro ordaindu beharko da.

Aldanza II, Almudena Lobónen eta Antonio Caleroren arteko elkarlanaren oraina eta iragana da; lan horretan dantza garaikidearen programa bat proposatzen zaie ikusle nafarrei, hain zuzen ere, Antonio Caleroren azken lana, Nada de Nada izenekoa. 2010ean eskaini zen estreinako aldiz Mozarabesque lanarekin batera –agian egile horren koreografia ezagunena–. Beran bertsio bat aurkeztuko dute dantzarien alderdi teknikoak eta artistikoak goresten dira horretan, interpretarien gaitasunari aukera zabalena emanda.

Nada de Nada
 lanean, landutako alaitasun une gutxi batzuen atzean lan handia, ilusio hautsiak, esan gabeko kontuak eta bihotz bakartiak daude gordean. Ametsik ez baduzu —ñimiño eta xumeren bat bada ere—, ingurukoa ikusi nahi ez baduzu, maitasuna edo arreta pitin bat eskatzen dizuten ahotsei entzuten ez badiezu, dena bost axola bazaizu, egiten duzuna egiten duzula ere, azkenik, zeure buruarekin bakarrik zaudenean, hutsik izanen dituzu eskuak. Hutsik, deusik ez.

Mozarabesque remix lanean, berriz, bizitzaren alderdi sakratua bidearen amaiera aldera proiektatua; han, munduko kontuek ez dute inolako garrantzirik. Azken hatsek hasiera berri bat iragartzen dute; bizi berri bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun