San Esteban bestak antolatzeko lehen bilera martxoaren 22an eginen da

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 21a

San Esteban eguna oraindik urrun badago ere, bestak antolatzen hasiko dira Beran. Artxiboko argazkia

Astearte arratsaldeko 19:00etan hasita Beralandetan

Oraindik bestak urruti daudela iruditu arren, 2011ko San Esteban bestak prestatzen hasteko tenorea da. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin du Berako Kultur Batzordeak, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia astearte honetan eginen da, martxoak 22, 19:00etan Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun