Zahar Txokoko kontuak

Nerea ALTZURI 2011ko martxoaren 16a

Urte­ko kontuen berri emateko batzarra egin du aurten ere Zahar Txoko jubilatuen elkarteak. Otsai­laren 27an egin zuen, eta 137 bazkideetatik 32 bildu ziren. Iazko ekonomia izan zuten hizpide eta es­kain­tzen diren zerbitzuen erre­pasoa ere egin zen:

• Eguneroko bazkaria etxeetara eramateko zerbitzuak hagitz eran­tzun ona du. Joan den urtean 4.000 bazkaritik goiti banatu ziren. Zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenari esker ematen da zerbitzu hau.

• Ohatze artikulatu, gurpil-auki eta gisako tresna aunitz ere banatu dira Zahar Txokoren bidez, eta Martin Lega­rrak adierazi digunez, «jendea hauen beha­rrean soma­tzen dugu erabat». Hala, etxean­ horrelako tresnak baz­terturik dituztenei uzteko edo errentan­ emate­ko deia egin zaie, beha­rra duenaren­tzat lagun­ga­rri izan baitaitezke.

• Lesakako Intzuri Optikarekin duten akordioari esker, bazkideek zer­bi­tzu berezia jaso­tzen dute optika horretan.

• Bidaiek ere ez dute hu­tsik egiten, eta aurten Fran­tziako Bretaña, Nor­­man­­dia, Paris eta ingu­ruak bisitatzeko asmoa dute ekainean. Oraindik autobusa bete­tze­ko eserleku ba­tzuk gelditzen dira.

Bilera ondotik, elka­rrekin bazkaldu zuten eta ondotik, Beñat Mitxe­le­na akordeoilariak alaitu zien arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun