Apirilaren 11n herritik bertatik pasako da Korrikaren lekukoa

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Berrizaundik sartu, eta Igantzin barna Lesakara joanen da

Apirilaren 7an Trebiñun abiatu eta hamar egunen buruan Donostian bukatuko den Ko­rrikaren 17. edizioa he­rri barrenetik pasako da. Apirilaren 11n, astelehe­narekin, izanen da, 2:30 aldera. Dena den, orain­ dela bi urteko edizioan, goitik beheiti laster egitea tokatu bazen, aurtengoan, alderantziz izanen da: beheitik goiti egin beharko da. Berri­zaunen barna ailegatuko da herrira, eta herritik Lesakarako bidea hartuko du Korrikaren lekukoak.

Korrikari dagokion guztia antolatzeko, Euskara Batzordea ari da lanean. Kilometroen salmenta egiten ari da, eta lehenbiziko aldiz, herriko denda eta ostatuetan Korrika Lagun ekimena eginen da, diru bilketa, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun