Kirolen atalean, Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren inguruko berriak jasoko dituzue. Baina herriko kronika honetan, aipamen berezia egin nahi dugu Joseba Madariaga pilotari gazteari buruz. Aipatu txapelketa honetan Josebak, Iñaki Esainekin batera, txapelketa bikaina egin du. Finaleko partidaan, Arraztoa eta Onsaloren kontra aritu ziren. Madariagak eta Esainek galdu egin zuten, baina hagitz partida borrokatua eta polita izan omen zen, Erreka pilota taldeko arduradunak erran digunez, azken zortzi urteetan izan den partidarik hoberena. Txapeldunordeek, txapeldunek bezalaxe, 1.000 euroko saria eskuratu zuten.