Eguraldi txarrari aurpegi ona

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Jone Urtxegi

Eguraldiak ez du sobera lagundu, baina hala ere, giro ederrean joan dira aurtengo inauteriak. 46 mozorro ibili dira baserriz baserri eta etxez etxe eskean, Oihana Mindegia eta Oihana Elizalde aurtiztarrekin. Zozketaren saridunak, ber­tzalde, Aizalegiko Josetxo Arburua –ardo lotea irabazi du– eta Akotraingo Jose Inazio Telletxea izan dira. Azken honek bildotsa eraman du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun