San Fermin erretiratu elkarteak 40.000 euro inguruko aurrekontua izanen du aurten, otsailaren 26an egindako batzar orokorrean onartu zenez. Azken urteetan presidente izan den Carmelo Etxartek kargua uzteko asmoa du, baita batzordea osatzen duten 7 lagunetatik bertze batzuk ere, baina batzarrean izan ziren 70 bat bazkidetatik bakarrik erakutsi zuen batzordean sartzeko borondatea eta aitzineragoko utzi dute aldaketa. Joan den ortziralean, martxoaren 11n, bertze bilera bat egiteko zuten aferaz solasteko. Bertze gainerakoan, ez da aldaketa handirik izanen 412 bazkide dituen elkarteak antolatuko dituen ekitaldietan. Martxoaren 19an, erraterako Aita eta Aitatxiaren Eguneko bazkaria eginen dute, 14:00etatik aitzinera. Beti ere, hamar lagun baino gehiagok eman beharko dute izena, bertzela, inauterietako afarian gertatu zen bezala, ez baita izanen afaririk. Urtero egiten dituzten bidaien artean hurrengoa, apirilaren 15ean Arantzazu eta Loiolara eramanen dituena izanen da.
Astelehen eta ortzegun arratsaldeko gimnasiarekin edo memoria eta nutrizio ikastaroekin segituko dute aurten ere, baita gainerako lehiaketa, ateraldi eta eginkizunekin ere.