Aurten inauteriak astebete lehenago hasi zirela erraten ahal da, Mairuak eta kristauak ikuskizuna eskaini baitzuen Tantirumairu euskal folklore taldeak. Ortzegun Gizeneko Arraultze-Arraultzeak bidea eman zien zakozar ttiki eta helduen harat-honatei. Goitarrak eta Fraindarrak ere ibili ziren baserri auzoetan. Asteleheneko karrozak ere ikusgarriak izan ziren. Plaza Tijuanako mexikar besta gisara jantzia zegoen, kantina eta guzi eta plaza inguruan Grand National zaldi lasterketa ikusgai izan zen, 16 zaldirekin, bertze hainbertze karroza eta mozorro ikusgarrirekin batera. Inauteria goibeldu zuen ekintza bakarra, larunbat goizaldean plazako zaborrontziak eta informazio panela kixkali zuena.